Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/23

Larrabide errepidea bi egunez itxiko da magalak egonkortzeko lanen ondorioz

Maiatzaren 26 eta 27an

Pasaiako Udala Donibaneko magalak egonkortzeko lanak egiten ari da azken asteetan. 

Lan horien barruan Larrabide errepideko magalak egonkortzeko lanak egingo dira, Pasaia Lizeoko goiko aldeko eremuan. Lan horiek datorren astelehenean, maiatzaren 26an, hasiko dira eta bi egun iraungo dute.

Lanek irauten duten bitartean, Larrabide errepidea itxita egongo da.

Egun horietan Larrabide auzoko bizilagunek beren ibilgailuak Santiago plazan aparkatzeko aukera izango dute.