Eduki publikatzailea

"Lantokiko praktikak euskaraz" egitasmoaren emaitzak

Azken hamarkadan 200 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte

Ikasketetan aukeratutako hizkuntza ereduari jarraipena eman, eta lan munduan ere euskaraz jarduteko atea zabaldu nahi diegu goi mailako nahiz erdi mailako zikloetako gazteei Oarsoaldeko lau udalerrietan.

Behin hamarkada pasata, datuak oso positiboak dira: 200 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Lantokiko praktikak euskaraz egitasmoan, eta zifra handitzen doa urtez urte.

Azken bi urteotan gainera, bi ikastetxe dira programaren parte-hartzaile nagusiak (Errenteriako Don Bosco eta Pasaiako Blas de Lezo), eta ikasleak hartzen dituzten enpresa kopurua bikoiztu egin da.