Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/19

2025eko LanHitz dirulaguntza eskatzeko epea ireki da

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11tik uztailaren 10era izango da

Eusko Jaurlaritzaren Lanhitz programaren helburua da enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea, baita euskara entitatearen kudeaketa-sisteman txertatzea ere. 2025eko deialdian ere 4 talde daude, diruz lagun daitezkeen ekintzen arabera. 

Ekintza solteak (zure enpresak euskara planik ez badu): lantokian euskararen erabilera, ezagutza edo presentzia indartzea helburu izan behar dute aurkeztutako ekintzek.
Diagnostikoa eta euskara plana (zure enpresak oraindik euskara planik ez badu): entitateak 2025ean, lehenengoz, diagnostikoa eta euskara-plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Hautaz gain, euskararen erabilera sustatzeko jarduera solteak ere egingo diren adierazi behar da. Horrela bada, jardueren helburuak eta horien deskribapena ere zehaztu beharko dira.
Urteko kudeaketa plana (zure enpresak euskara plana badu): eskatzaileek aurkeztu behar dituzten kudeaketa-planek EMEren araberakoak izan behar dute.
Proiektu estrategikoa (zure enpresak euskara plana badu): entitateak euskararen erabilera indartzeko hizkuntza-proiektu estrategiko bat garatzea. Entitateak nahi duen markoa erabili dezake proiektu hori garatzeko.
Diruz laguntzen diren kontzeptuak:

-Itzulpenak
-Aldibereko itzulpen zerbitzua
-Langileen euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak
-Langileentzako prestakuntza-ikastaroak euskaraz
-Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak
-Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak
-Softwaregintza
-Ekintzen edo plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena
-Erakundearen diagnostikoa eta euskara planaren diseinua (2.multzoa)

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11tik uztailaren 10era izango da.Eskabidea bideratzeko hemen sakatu.

Pasaiako Udaleko euskara-teknikariok zuen enpresan euskararen erabilera sustatzeko proposamenak egin eta horiek finantzatzeko aholkularitza eskainiko dizuegu. Horretarako, gurekin harremanetan jar zaitezkete euskara@pasaia.net helbidera idatziz edo 943 34 40 34 telefonora deituz.