Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/12/27

Lanbide-prestakuntzako doako ikastaro berriak Oarsoaldean, profesionaltasun-ziurtagiriarekin

Langabetuentzat bideratuak

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak Lanerako Prestakuntzako ikastaro berriak jarri ditu abian, langabeen enpleguari eta lanbide-kualifikazioa hobetzeari begira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak % 100 finantzatutako ikastaro horien helburua da lanbide-gaitasunak eta kualifikazioak eskuratzea eta hobetzea.

Ekintzak amaitzean, parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiria lortuko dute, lanpostu horretan gaitasun profesionala dutela egiaztatzeko.

Formakuntzarako 5 ikastaro proposatu dituzte:

  1. Ingurumen kudeaketa, 420 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Oiartzunen izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara. 
  2. Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, 540 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Pasaian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.
  3. Industria-ekipoen mantentze eta muntaketa mekanikoa, 510 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Pasaian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. 
  4. Elektrodo gaineztatua eta tig bidezko soldadura, 640 ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Pasaian izango da, arratsaldeko 15: 00etatik 20: 00etara.
  5. Fabrikazio mekanikoko laguntza-eragiketak, 400 orduko ikastaroa eta 80 orduko praktikak enpresan. Errenterian izango da, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara.

Ikastaro hauek otsailean hasiko dira eta parte hartu nahi duten pertsonak harremanetan jar daitezke Oarsoaldeko Enplegu Bulegoarekin olibet@oarsoaldea.eus helbidera idatziz, 943.510.200 telefonora deituz edo informazioa zabaltzen den horretan.