Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/05/27

Maiatzaren 28an trafiko mozketa laburra egingo da, Ulia etorbideko zoladuran konponketak egiteko

Lanek goizeko 9:30etik 10:30era irautea espero da eta helburua zoladuran dauden zuloak konpontzea izango da.

Maiatzaren 28an, asteartean, Ulia etorbideko 7. zenbakiaren inguruan mantentze-lanak egingo ditu Pasaiako Udalak, egungo zoladuran dauden zuloak konpontzeko. Horretarako, trafikoa ordubete inguru moztu beharko da, 09:30etik 10:30era.

Lanek irauten duten bitartean Udaltzaingoak aipaturiko kaleko trafikoa erregulatuko du eta Ulia Etorbidera edo Andonaegira joan behar duten ibilgailuak Marinel kaletik desbideratuko ditu, Euskadi Etorbidean jarriko duen kontrola baliatuta.

Euskadi etorbideko semaforoa

Konponketa hauek lehenago egiteko asmoa bazegoen ere, Udalak erabaki du Adinberriko obraren ondorioz Euskadi Etorbidean jarritako semaforo sistema kendu arte itxarotea, dagoeneko trafikoan eragindako oztopoak handiak baitira Trintxerpeko barrutian.

Adinberriko obrako arduradunek Udalari jakinarazi diotenaren arabera, ezustekorik ez badago, maiatzaren 28an bertan kentzea aurreikusi dute. Horregatik, zolaketa-lan hauek ordutik aurrera egitea erabaki da.