Eduki publikatzailea

Lampedusako Gurutzea Antxora iritsiko da

Martxoaren 14an

Lampedusako gurutzea 2013ko urrian Italiako kostaldean migratzaileekin urperatu zen txalupako taulekin egina da, eta martxoaren 14an Antxora iritsiko da.

Naufragioa migrazioaren dramaren sinboloa bihurtu zenez, gurutzea Francesco Tuccio artistak egin zuen gertakarian hildako 300 lagunak omentzeko. British Museumean egon da erakusgai, eta orain Euskadin herriz herri dabil. Artelan hori Mediterraneoko milaka migratzaileen zorigaiztoko heriotzaren sinboloa ez ezik, Europak errefuxiatuen zaintzan eta harreran agertzen duen pasibotasunaren sinboloa ere bada.

Egitaraua:

  • 12:00 Lampedusako gurutzearen harrera egitea elizaren aurrean. Aurreskua eta marrazkien eskaintza.
  • 12:30 Eliza herritarrei irekitzea.
  • 13:30 Hainbat jarduera: bideoa, testigantza, isiltasunaren unea, kandelen eskaintza.
  • 14:00 Irteera Pasaiatik eta agurra Lanpedusako gurutzeari.

Parte-hartzaileak: Anunciata ikastetxea, Antxoko parrokia eta herritarrak.