Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/05

Udalak eta LAURAK BAT elkarteak batera lanean dihardute udalerriko merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei laguntzeko

LAURAK BAT Pasaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak, Pasaiako Udalaren laguntzaz, hausnarketa-prozesuari ekin dio negozioak bizitzen ari diren aldaketei egokitu eta haien zerbitzuak hobetu eta indartzeko.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean aldaketa biziak daude, eta lehiakortasunaren ikuspegitik egokitu behar da, beraz, gauza bera gertatzen zaio elkarte-sareari. Ildo horretatik, elkarteak bere proposamenak egokitu behar ditu, bizitzen ari diren agertoki berrietara doitzeaz gain. Hain zuzen ere, une zail hauetan elkarteak eraldatu behar dira sektoreei dagozkien modernizazio-prozesuetan zeregin aipagarria eta aktiboa izateko.

Pasaiako Laurak Bat elkarteari erronka eta behar berrietara egokitzen laguntzeko eta haien ordezkaritza-rola indartzeko, Pasaiako Udalak laguntza tekniko espezializatua kontratatu du, elkarteak aldaketa horretarako gidaritza eta aholkularitza jaso ditzan. 18.029 euro (BEZa barne) bideratu ditu horretara.

Aldi berean, hasitako prozesua PERCO PASAIA merkataritza suspertzeko planaren barruan aurrez ikusitako emaitza-jarduketa bat da, Udalak 2020. urtean bultzatu eta definitu ostean.