Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/20

“La bajamar” liburuaren aurkezpena, Aroa Moreno egilearen presentziarekin, eta argazki erakusketa

Aurkezpena apirilaren 28an eta erakusketa apirilaren 28tik maiatzaren 8ra , biak Antxoko Kultur Etxean

Aroa Moreno Durán idazle madrildarrak bigarren eleberria idatzi du berriki, eta gurean izango da horren aurkezpena egiten. La bajamar izenburua duen liburuan gure herriko historiaren zati bat islatzen da. Adirane (protagonista) itsasadarraren ondoko bere herriko familia-etxera itzuliko da, amona Ruthen haurtzaroko azken oroitzapenak (Gerra Zibilekoak) erregistratzeko aitzakia ahularekin. Antxoren hainbat garai gogoratuko ditu.

Aurkezpena apirilaren 28an izango da, osteguna, 19:00etan Antxoko Kultur Etxean. Bertan, Aroa Moreno idazleaz gain, Jesús María Cormán artista eta liburuko amonaren semea ere egongo da aurkezpen lanetan. Pablo Malo zinema zuzendariak moderatzaile lanak egingo ditu.

Aurkezpen honen harira, Antxotarrok Historia Mintegiko kideek argazki erakusketa bat prestatuko dute Antxoko kultur etxean bertan, liburuko zati eta pasarteei buruzko herriko irudiekin. Argazki erakusketa apirilaren 28tik maiatzaren 8ra egongo da ikusgai, asteartetik ostiralera 18:30etik 20:30era eta larunbat eta igandeetan 11:30etik 13:30era.