Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/09
2024ko udaberriko kuxkuxeroak
Gazteei euren erreferente euskaldunekin egoteko aukera
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Orain, maiatzean, batetik, María Blanco, bakarrizketari eta aktore gaztea, izango da hilaren 10ean Lezoko gazteekin, eta 31n, Pasaiakoekin.
Bestetik, Andoni Ollokiegi sanjuandar abeslari gazteak Errenteriako gazteak bisitatuko ditu hilaren 24an.
Saio horietan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.