Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/11/12
Hezkuntzari eta Kulturari lotutako diru-laguntzen deialdia
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren abenduaren 10a arte
2020. urtean Pasaian garatutako kultur programetarako diru-laguntzen deialdia azaroaren 10an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Gogoan izan:
- Eskaera lehendakariaren izenean egin behar da.
- Deialdi bakarra egingo da eta, hortaz, ikasturte osoari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.
- Eskaera eskari orriaren bidez egin behar da (E049).
- Egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko dizkiozue eskaerari. Fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) agertu behar dira, baita dagokion zerga ere (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.
Eskaerak non aurkeztu?:
- Aurrez aurre HAZeko edozein bulegotan.
- Udalaren izapide elektronikoen atarian.
- Ohiko postaz. Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Diru-laguntza hauek arautzen dituzten oinarriak eta eskaera egiteko inprimakiak www.pasaia.eus egoitza elektronikoan eta HAZ bulegoetan egongo dira eskuragarri.
Jaso ezazue gure agurrik beroena.