Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/28

Kultura eta Hezkuntza arloei lotutako diru-laguntzak 2021

Eskaerak urriaren 27ra arte

Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazten du 2021eko Kultura eta Hezkuntza arloetako dirulaguntzetarako deialdia irailaren 27an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hortaz, eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 27a izango da.

ARGIBIDE OROKORRAK

Eskaerak ezingo dira aurrez aurre HAZeko bulegoetan aurkeztu. Erregistro telematikoen bitartez egin beharko dira nahitaez udaleko online tramiteen atarian:

Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean soilik egin daiteke eskaera. Eskaerak dagokion eskari orriaren bidez egin behar dira.

ESKAERAK

Ohiko dirulaguntzak

Derrigorrezkoa:

  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskripzioa egin izanaren ziurtagiria, hala badagokio. Udalak ofizioz egiaztatuko du kultur elkarte eskatzailea Elkarteen Udal Erregistroan inskribatua dagoen. 
  • Dirulaguntzaren xede den urteko jardueren egitaraua, haiek egiteko aurreikusitako epea eta datak, metodologia, aurreikusitako helburuen deskribapena, zein biztanleria-esparruri zuzenduta dauden, etab... 
  • Sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) aurrekontu zehatza. 
  • Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura-zerrenda.

GOGOAN IZAN:

  • Egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio eskaerari. Fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) agertu behar dira, baita dagokion zerga ere (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da. 
  • Fakturak telematikoki txertatzeko dagoen edukiera gaindituz gero, jarri harremanetan Kultura eta Hezkuntza Sailarekin. 
  • Dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar da, eskaeren azterketa eta dirulaguntzen ordainketa ez atzeratzeko. 
  • Dirulaguntza hauek arautzen dituzten oinarri orokorrak eta aurtengo deialdiari dagokionak.
  • Zalantzak argitzeko, HAZeko bulegoetara deitu (943-344034) edo jarri harremanetan Kultura eta Hezkuntza Sailarekin (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kultura@pasaia.net)