Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2016/09/04
Kultur jarduerak eta programak finantzatzeko diru-laguntza eskatzeko epea zabalik
Epea, irailaren 20a arte
Eskaerak irailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira, bai urtekoak eta bai ezohikoak.
Orain arte eskaera aurkezten zen lehenengo eta ondoren memoria, eta diru-laguntza ere bi zatitan ordaintzen zen. Aurten eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez.
Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Kultura eta Hezkuntza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
- Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
- Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
- Hartze-agiriek ez dute balio.
Garrantzitsua da inprimakiaren atal guztiak behar bezala betetzea. Gainera, egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko dira eskaerari.
Eskaera posta elektroniko bidez aurkez dezakezue (kultura@pasaia.net) edo Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi etorbidea, 61, tlfonoa 943004330).