Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/07/16
Kukaina txapelketa antolatu dute Donibaneko nerabeek
Uztailaren 27an Donibaneko Santiago plazan
Ikasturtean zehar Eskubidean planean parte hartzen duten Donibaneko nerabe batzuk kukaina txapelketa prestatzen aritu dira azken asteetan.
Ekimena uztailaren 27an izango da 10:00etatik 12:00etara Santiago plazan. Parte-hartzaileek 10 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta, horrez gain, QRan eskuragarri dagoen baimena eraman beharko dute sinatuta egunean bertan.
Izena emateko bi modu daude: eskubidean@pasaia.net helbidera mezu bat idatzi edota Pari Berrin dagoen taulan apuntatu.
Etor zaitez ekimen dibertigarri eta freskagarri honetan gozatzera!