Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/07

Donibaneko jaietan nerabeek Kukaña antolatu dute bigarren urtez

Uztailaren 28an izango da, Santiago Plazan, 18:30ean

Pasaiako haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko planaren helburuetako bat da Pasaiako herrian haurren eta nerabeen partaidetza bultzatzea. Adingabeak subjektu politiko bihurtu, Pasaiaren garapenean txertatu eta herrirako dituzten proposamen eta iritziak aintzat hartzeko elkarlanean dihardute herrian haur eta gazteekin lan egiten duten eragileak.

Bide horretan, Pasaiako haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko herriko ikastetxeetan dauden elkarguneetan gai desberdinak proposatu eta landu dituzte gaztetxoek ikasturtean zehar.

Gai horien artean nerabeek herriko jaien inguruan hausnartu dute aurten ere. Euren adineko gaztetxoentzat gustuko ekintzak proposatu eta antolatzen ibili dira azken hilabeteetan. Ondorioz, jaietan gazteei ahotsa eta hitza eman nahi izan zaie, eta herria hobetzeko proposamenak landu dituzte.  Zehazki, Donibaneko barrutian honako ekintza hau antolatu dute:

  • Kukaña: uztailaren 28an, 18:30ean Donibaneko Santiago plazan.

Jai batzordea ezagutu eta bertan hartu dute parte
Donibaneko Jai Batzordeetan tokia izan dute aurten ere gazteek: Beren egitaraua aurkeztu eta bertan parte hartzeko aukera izan dute. Zein eragile biltzen diren ikusi dute eta zein funtzionamendu duen ezagutu dute.

Ekintzan parte-hartzeko izena eman behar da
Kukañan parte-hartu ahal izango dute 12 urtetik gorako gaztetxoek. Ekintza hauetan parte-hartzen dutenek istripu asegurua behar dutenez, asegurua egin ahal izateko, parte hartu nahi duenak eskubidean@pasaia.net helbidean izena eman beharko du, izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze-data, herria, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa adieraziz, uztailaren 22a baino lehen.

18 urte bete gabe dituztenek gurasoen baimena beharko dute derrigorrez. Egun berean eraman beharko dute antolatzaileei emateko.