Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/18
Korrikak aldaketak eragingo ditu trafikoan
Korrika 4 barrutietatik igaroko da martxoaren 25eko goizean

Datorren asteazkenean, martxoaren 25ean, KORRIKAren 24. edizioak Pasaiako lau barrutiak zeharkatuko ditu berriz ere.
Hori dela eta, unean uneko trafiko-etenak aurreikusten dira.
DONIBANE
- Igarotze-ordua: 07:22.
- Ibilbidea: Jaizkibelgo bidegurutzea, Lezobideko sarrera, Donibane kalea, Santiago plaza, ontziralekua..
- Aurreikusitako mozketa: 07:15etik 07:30era.
SAN PEDRO
- Igarotze-ordua: 07:30.
- Ibilbidea: Torreko plaza, Arraunlari, Esnabide.
- Aurreikusitako mozketa: 07:25etik 07:40ra.
TRINTXERPE
- Igarotze-ordua: 07:37.
- Ibilbidea: Euskadi etorbidea, aingurako biribilgunea, Herrera.
- Aurreikusitako mozketa: 07:25etik 07:50era.
ANTXO
Korrika bi aldiz igaroko da Antxotik:
- Lehen aldiz Errenteriarako noranzkoan. Aurreikusitako igarotze-ordua: 08:25.
- Ibilbidea: Eskalantegi, Hamarretxeta, Nafarroa etorbidea, Errenteria.
- Aurreikusitako mozketa: 08:20tik 08:35era.
Bigarren aldiz Donostiarako noranzkoan.
- Igarotze-ordua: 09:09.
- Ibilbidea: Errenteria, Nafarroa etorbidea, Donostia.
- Aurreikusitako mozketa: 09:00etatik 09:15era.
Kontuan izan behar da gutxi gorabeherako orduak direla, betiere antolatzaileek aurreikusitako ordutegiari eusten bazaio.
Bestalde, garraio publikoak normaltasunez funtzionatuko du, baina dagozkion atzerapenekin, aipatutako mozketa puntualak direla eta.
Korrika Txikia
Azkenik, bezperan (martxoaren 24an) egingo den Korrika Txikia dela eta, trafiko etenaldi puntualak izango dira, 15:30etik 16:30era bitartean, Pasaiako barrutietan.
Informazio gehiago nahi izanez gero Udaltzaingoari deitu 943004300 telefonora.







