Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/12/16
Kontu kantari ikuskizuna
Abenduaren 20an Juanba Berasategi aretoan
Abenduaren 20an ikuskizun berezi bat eskainiko dugu etxeko txikienentzat Pasaiako Juanba Berasategi aretoan.
Titiriteroak bokazioz, taldeak ibilbide oparoa du Euskal Herritik, eta hogei urteko ibilbidean zehar ohartu dira umeengana hurbiltzeko biderik aproposena txotxongiloak eta kantak direla.
KONTU KANTARI
- Abenduak 20
- Juanba Berasategi, Pasai Donibane
- 18:30ean
- Sarrerak: 3€
- Aurresalmenta: https://www.eventbrite.es/e/entradas-kontukantari-familientzako-antzezlan-musikatua-132509350033
- Edo ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago takillan.
- Informazio gehiago: https://www.kontukantari.eus/
JOLASEAN IKASI, MUSIKAZ HAZI
Kontukantarikoek oroimenean dituzten abestiak biltzen dituzte, eta haiek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramaten dituzte.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.
Euskarazko 10 haur-kantuen kontzertu antzeztua txotxongiloekin.
Zerrendan kantu hauek daude: Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibiri, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga Higa, Ixil Ixilik, Itsasontzi baten, Ez goaz lanera eta Gora ta gora beti.