Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/05/25

Kontu kantari ikuskizuna

Maiatzaren 27an Trintxerpen

Pasa den abenduan, Juanba Berasategin egon ziren eta etxeko txikiek gozatu handia hartu zuten, beraz, oraingoan, kalera gonbidatu ditugu La Enana Naranjako taldekideak, beraien KONTU KANTARI II - Mendian Ibiltari ikuskizuna aurkeztera. Lehen ikuskizunean bezala, oroimenean dituzten euskal abestiak bildu, eta haiek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eraman dituzte.

KONTU KANTARI II - Mendian Ibiltari (Euskal abestiak)
LA ENANA NARANJA

  • MAIATZAK 27
  • GUDARIEN PLAZA, Trintxerpe.
  • 18:00

SINOPSIA:

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, rap-a edo blues-a bezalako hainbat erritmotara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte. Nana eta Granu berriro ikusiko ditugu gure artean, baina baita pertsonaia berriak ere. Gure protagonistak elurrez estalitako tontorrerantz doaz... mendi tontor gainera! Bidean, aldapeko sagarraren adarraren puntan... aurkitzen dute loretxo bat... Txist! Isilxeago abestu! Haurtxo polita sehaskan dago...