Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/01

Irekita dago establezimenduak tokiko merkataritza suspertzeko 9.400 kontsumo-bonuen kanpainara atxikitzeko epea

Izen-ematea, apirilaren 13a arte

Udalak, Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearekin elkarlanean, "Pasaia bonuak" izeneko programa onartu du, herritarrek bertako dendetan eros dezaten bultzatzeko.

Herritarrentzako kanpaina maiatzean hasiko da. Bonuek 10 euroko balioa izango dute, eta bonu horiekin pasaitarrek 15 euroko erosketa egin ahal izango dute Pasaiako txikizkako dendetan eta ostalaritzako establezimenduetan.

Izaskun Gómez, alkatea: “Tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak babestea Pasaiaren susperraldia babestea da”.

Udalak, LAURAK BAT merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkartearekin elkarlanean, “Pasaia bonuak” izeneko programa onartu du, 47.000 euroko diru-kopurua duena; udalerriko establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko, herritarrei laguntzeko eta Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko. Laguntza horiek Covid-19ak eragindako krisia arintzeko balioko dute, baita Ukrainako gerrarekin lotutako prezioen igoerak arintzeko ere; gertakari horiek eragin handia izaten ari baitira tokiko merkataritzan, zerbitzuetan eta ostalaritzan, eta baita Pasaiako herritarrengan ere.

“Pasaia bonuak” programaren helburua da jarduera sustatzea, eta herritarrak udalerrian kontsumitu dezaten bultzatzea, guztion artean Pasaiako kaleak bizi-bizi mantendu ditzagun. Azken batean, helburua da Pasaiako txikizkako merkataritzan, zerbitzu-enpresa txikietan eta ostalaritzan kontsumoa erraztea; jasaten ari garen krisiak establezimendu txiki horietan eragiten duelako gehien.

Kanpainan 9.400 “Pasaia bonu” jarriko dira salgai. Bonuen prezioa 10 eurokoa izango da, eta 15 euroko erosketak egin ahal izango dira bonuekin, Udalak bonu bakoitzean 5 euroko dirulaguntza emango duelako. Erosketak behin egin behar dira, bonuak erosten diren establezimenduan. Bonuen kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek eskaera egin beharko dute apirilaren 13a baino lehen.

Interesa duten establezimenduek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea, eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZ.
  • Pymea izatea, 10 langiletik beherako plantilla, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa.
  • Zerga-betebeharretan eguneratuta egotea.

Eskaerak aurkezteko: