Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/03/12

Konponketak Donibaneko puntetako bidean

Martxoaren 15etik aurrera

Duela aste batzuk Donibaneko puntetako bidearen hasieran (Luis Tolosa etxearen ondoan) izandako luizia dela-eta, udalak Tesinsa enpresa kontratatu du ondorengo lanak egiteko:

  • Lanak: mendi-magala egonkortzeko tortsio hirukoitzeko sarea jarriko da.
  • Lanen hasiera: martxoaren 15ean.
  • Iraupena: astebete inguru.
  • Trafiko-eragina: lanorduetan ibilgailuak ezingo dira igaro. Oinezkoak, aldiz, bai, baina arretaz.