Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/08/05

Konponketak Trintxerpeko kirolgunean eta alkateordetzan

Abuztuaren 5tik aurrera

Abuztuaren 5ean, astelehena, zenbait konponketa egingo dira Trintxerpeko alkateordetzan eta kirolgunean.

Lanek bi helburu nagusi izango dituzte: batetik, eraikinen teilatuak garbitu eta mantenua egitea, eta bestetik, barnean drainatze- eta hustubide-sistemak konpontzea eta berritzea.

Kanpoaldean, zehazki, zabaltzetako belarrak, sustraiak eta goroldioak erretiratuko dituzte. Barruko lanei dagokienez, mantentze-lanek honakoak barnebilduko dituzte: itogin bat konpontzeko zorrotenak berritzea, PVCzko zorrota berria instalatzea, paramentua birjartzea eta beharrezko konexio berriak egitea.

Lanak astelehen goizean hasiko dira, eta horien aurrekontua (BEZ barne) 8.833 eurokoa izango da.