Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/04/02

Konfinamendu egoeran milaka liburu eta pelikula eskuratzeko aukera

Konfinamendu egoera hau dela eta, gure liburutegiak berriz zabaltzen diren artean, e-liburutegia plataforman sartzeko gonbita egiten dizuegu. Bertan milaka liburu eta pelikula topatuko dituzu. Doako zerbitzua da.

Liburutegiko erabiltzailea bazara, bazkide txartelak duen erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzeko aukera izango duzu.

Pasahitzarekin arazoak badituzu edo bazkide egin nahi baduzu, idatzi mezu bat ondorengo helbide elektronikora: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus

Informazio gehiago: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Bestalde, udal liburutegietan mailegatuak zenituzten liburuak itzultzeko data automatikoki berrituko da liburutegiak ireki arte.