Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/04/20
Filmaketa baten ondorioz, trafiko eta aparkaleku aldaketak izango dira Donibanen apirilaren 22an
Eraginak egunean bertan amaituko dira

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du datorren apirilaren 22an, asteazkena, El Confidente filmaren grabazioa dela eta, trafikoan eta aparkalekuetan aldaketa puntualak izango direla Donibanen. Neurri murriztaileak egunean bertan hasi eta amaituko dira.
Filmaketaren behar logistikoak direla medio, bi gunetan izango dira eraginak:
- Juan XXIII kalea: zenbait aparkaleku kendu beharko dira filmaketaren behar teknikoak asetzeko. Halaber, kalean zirkulazio-mozketa puntualak egingo dira apirilaren 22an, 20:00etatik aurrera.
- Bizkaia plaza: aparkalekuaren zati bat erreserbatuta egongo da hilaren 22ko 08:00etatik aurrera produkzioarekin lotutako ibilgailuentzat.
Udaltzaingoak jakinarazi du eremu horietan seinaleak aldez aurretik jarriko dela, eta horietan zehaztuko dela zer egun eta ordutan ezingo den aparkatu. Era berean, hartutako neurri guztiek uneoro bermatuko dute larrialdi-zerbitzuen igarobidea.
Pasaiako Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu. Inork informazio gehigarririk behar badu, Udaltzaingora dei dezake: 943 00 43 00.






