Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/30
Aldaketak trafikoan Donostiako klasikoa dela eta
Afekzioak abuztuaren 2an izango dira
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du, Donostiako klasikoa 2025 txirrindularitza proba dela eta, zenbait trafiko aldaketa izango direla herrian abuztuaren 2an, larunbata.
Larunbat honetan, Pasai Donibaneko irteera itxita egongo da 13:45etik 15:30era, lasterketa Jaizkibelera sartzeko bidegurutzetik pasako baita. Jaizkibelerako sarbidea, halaber, itxita egongo da ibilgailuentzat.
Era berean, Pasai Antxotik Nafarroa etorbidera (lehengo N-I) doan irteera itxita geratuko da 13:45etik 16:30era bitartean, eta kasu honetan herritik irteteko Oarso kaleko biribilgunea erabiltzea gomendatu dute.
Adierazi ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla, eta probaren garapenaren arabera alda daitezkeela.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Udaltzaingora 943 00 43 00 telefonora.







