Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/07/21

Aldaketak trafikoan Donostiako klasika 2021 txirrindularitza proba dela eta

Uztailaren 31an

Pasaiako Udaltzaingoak ondokoa jakinarazten du: 2021eko Donostiako emakumezko eta gizonezko klasikoak izeneko txirrindularitza-probak direla-eta, datorren uztailaren 31n, larunbata, Pasai Donibaneko irteera itxi egingo da tarteka 11:00etatik 12:00etara bitartean eta 15:00etatik 16:30era bitartean, lasterketa bi aldiz pasatuko baita Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik.

Halaber, gogorarazten dugu Jaizkibelerako sarbidea itxita egongo dela trafikoarentzat, ibilgailuen joan-etorriaren arabera.

Era berean, lasterketak Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio 12:00etatik 13:30era bitartean eta 16:00etatik 17:30era bitartean. Ordu horietan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).