Eduki publikatzailea

Donibaneko eta Trintxerpeko kirolguneak berriro zabalik

Ekainaren 15etik aurrera

Arintze fasearen hirugarren urrats honetan, Pasaiako Udalak erabaki du Donibaneko eta Trintxerpeko kirolguneak zabaltzea. Hilaren 15ean, astelehena, zabalduko dituzte ateak berriz ere bi azpiegiturek. Gainera, Bizibadia bizikleta mailegu zerbitzua ere aktibatu da, eta Antxoko Ibaiondo frontoia alokairu partikularrentzat zabalik dago, dagoeneko. Osasun agintariek baimendu bezain pronto, erabilera publikoko eta modu librean aritzeko kirol instalazioak ere zabalduko dira.

Instalazio guztiak osasun bermerako neurri zorrotzekin irekiko dira. Horrela, bien edukiera mugatua izango da, %60ra artekoa. Arintze faseek aurrera egin ahala, gehienezko edukiera hori aldatzen joan daiteke. Unean-unean zenbat jende dagoen ikusteko aukera kontagailu honetan egongo da:

Erabiltzaileak bertara sartzen diren une berean ikus dezakete guneetan zenbat erabiltzaile dauden eta edukiera zenbatekoa den. Aurretik ez da txandarik hartu behar. Hasiera batean, ariketa fisikoa bakarka egiteko aukera zabalduko da, eta modu progresiboan jarduera kolektiboak eta ikastaroak programatuko dira. 

Aldagelak eta dutxak erabiltzeko aukera izango da, nahiz eta mugak izango diren eta distantzia zaindu behar den. Gainera, muskulazio eta kardioko makinen arteko espazioa handiagoa izango da, bi kirolguneetan libre zeuden espazio guztiak okupatu eta erabili dira-eta. Fitness gelan eskuoihalen erabilera derrigorrezkoa da, eta zonalde komunetan beti jantzi behar izango da maskara. Erabiltzaileek etxetik eraman beharko dute ura edo kirol jardueran hidrataziorako erabiltzen duten elementua. Edozein kasuan, kirolguneetako langileen aholku eta jarraibideak kontuan hartu beharko dira.   

Erabateko higienea: Kirol instalazioak erabat desinfektatu dira garbiketa prozedura zorrotzen bitartez. Higiene puntuak ezarri dira, eta baita alfonbra desinfektatzaileak ere. Eguneroko garbiketa zerbitzua indartu egingo da aldi berean.
Informazio gehiago:

  • DONIBANEKO KIROLGUNEA. Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 08:30-21:00; larunbatetan, 09:00-17:00; igandeetan, 09:00-13:00. Helbidea. Donibane kalea, 1. Kontakturako. 943 34 53 71 edo donibane@bpxport.es.
  • TRINTXERPEKO KIROLGUNEA. Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 09:00-22:00; larunbat eta igandeetan, 09:00-13:00. Uztailaren 16tik abuztuaren 15era itxita dago. Helbidea. Euskadi etorbidea, z/g. Kontakturako. 943 39 97 53 edo trintxerpe@bpxport.es.