Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2016/09/21
Kirol jarduetarako diru-laguntzak 2016
Epea: Urriaren 3tik 28ra
Kirola Sailak jakinarazten dizue 2016ko kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea irekita dagoela 2016ko urriaren 3tik 28 arte.
Eskaerak behar bezala beteta Kirola Sailean aurkeztu behar dira, beharrezko dokumentazioarekin batera.
Arren eskatzen dizuegu eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko, beranduago aurkeztuz gero ezin izango baitira bideratu.
Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla.
Zalantzak argitzeko, jo ezazue Kirola Sailera, 943-004330 telefonora deituz, kirolak@pasaia.net helbidera emaila bidaliz.