Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/03
Herriko kirolariak eta kirol elkarteak omenduko dituzte martxoaren 11ko Kirol Galan
Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan eta zenbait nobedade izango ditu

Urtero-urtero Pasaiako Udalak aurreko urteko kirolariak eta kirol elkarteak omentzen ditu Kirol Galan. Zenbait kirolariren ibilbidea txalotzeko unea ere izaten da.
Hitzordua martxoaren 11n izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etatik aurrera.
Sariz eta sorpresaz beteriko arratsaldea izango da eta, sarrera librea eta doakoa bada ere, aldez aurretik erreserba egin behar da kirola@pasaia.eus helbidera idatzita edota 943344034 telefonora deituta (luzapena: 202).
Etor zaitez kirolari pasaitarrak omentzera!






