Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/02/27

Kirol gala 2024

Martxoaren 7an Donibanen

Martxoaren 7an, 19:30ean, Pasaiako Kirol Galaren beste edizio bat egingo da Donibaneko Juanba Berasategi Aretoan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak Pasaiako herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldira.

Galan Pasaiako klub eta kirolariek 2023an lortutako lorpenak aitortuko dira, eta Pasaiako kirol arloko hainbat klub eta eragile omenduko dira, udalerriko kirol bizitzaren alde egindako lanagatik.

Edukiera dela eta, beharrezkoa da tokia erreserbatzea. Horretarako, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea kirolak@pasaia.net helbidera, eskatutako gonbidapen kopurua adierazita. Plazak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira, aretoko edukiera bete arte.