Argitaratze-data: 2023/01/27
Pasaiako kirol gala kirolaren bilgune izan zen berriro ere
Urtarrilaren 26an ospatu zen Juanba Berasategi kulturgunean

Pasaiako Kirol Gala kirolaren elkargune izan zen berriz ere. Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunea Pasaiako bosgarren Kirol Galaren lekuko izan zen. Kirol arloarekin eta jarduera fisikoaren esparruarekin lotutako jende ugari bildu zen “Pasaiako kirolaren familia handiak” egindako lana aitortzeko eta haren kide nabarmenenak saritzeko.
Ekitaldiaren hasieran Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren arloko zinegotziak hartu zuen hitza, Izaskun Gomez alkateak ezin izan baitzuen bertaratu, ondoezik zegoelako. Lore Suarezek, alkatearen izenean, eskerrak eman zizkien bertaratu zirenei, eta aritutako guztiak zoriondu zituen. Nabarmendu zuen hitzordu berezia dela, kirol-jarduerak normaltasun osoz egin ahal izan diren urte honen ostean iritsi den lehen Kirol Gala delako. Une horretan, aipamena egin zien pandemiaren ondorioz pertsona maiteak galdu dituzten eta beren osasunean edo bizimoduan ondorioak jasan dituzten pasaitarrei.
Bere hitzaldian, kirol-klubek, kirol federatuak, kirolariek eta ikastetxeek egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu zuen, barrutiei jardueraz hornituz, kirolari lotutako balioen hedapena bultzatuz eta pasaitarrei poztasun uneak eskainiz, udalerriaren irudi positiboa proiektatzen duten eta Pasaia handi egiten duten garaipenekin. Era berean, Pasaia Badia Aktiboa programaren bidez lan hori babesten jarraitzeko konpromisoa hartu zuen, kirol-instalazioak eta -zerbitzuak hobetuz eta eskola-kirolari lagunduz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Karmengo Ama eta Pasaia Lizeoa ikastetxeekin lankidetzan.
Ekitaldiaren aurkezpena bukatzeko, labur-labur azaldu dira 2022an Pasaian kirolarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako instalazioetan eta baliabide materialetan egindako inbertsioei buruzko jarduerak; funtsean, honako hauekin lotutakoak: materialak hobetzea, instalazioen erosotasuna hobetzea, energia-eraginkortasuna, segurtasuna hobetzea eta udalerriko sarbide eta erabilera libreko kirol-ekipamenduen sarea handitzea.
Ondoren, 2022an gehien nabarmendu diren Pasaiako kirol elkarte, erakunde eta kirolariei beren ahalegina aitortzeko sariak banatu ziren.
Mugiment Euskadi
- Idazkaritza teknikoa. Esker ona, PBA ekimenean izandako lankidetza profesionalagatik
Gipuzkoako Foru Aldundia
- Kirol Zuzendaritza Nagusia. Esker ona, PBA ekimenean izandako lankidetza profesionalagatik
Eusko Jaurlartiza
- Osasunaren Sustapena. Esker ona, PBA ekimenean izandako lankidetza profesionalagatik
Kirolaisi XXI
- Xabi eta Sara. Esker ona, PBA ekimenean egiten duten lan profesionalagatik
Karmengo Amako GE
- Eskola Kirolaren kudeaketan duen inplikazioagatik
Pasaia-Lezo Lizeoa
- Eskola Kirolaren kudeaketan duen inplikazioagatik
Antxo AF
- 3.mailako txapelduna. 2B ligarako igoera
Donipari KE
- Euskal Ligarako igoera
Sanpedrotarra AE
- TKE ligako txapeldunak
Sanpedrotarra AE
- Loren jauregi Etxeberria, Kirolari nabarmendua
Sanpedrotarra FE
- Jubenil taldea, Jarrera eredugarria
Pasai Donibane-Koxtape AE
- Maddi Olaskoaga, Kirolari nabarmendua
- Nahia Colmenar, Kirolari nabarmendua
Pasai Donibane-Koxtape AE
- Amalur Leon, Kirolari nabarmendua
- Basagaitz Guereño, Kirolari nabarmendua
Pasai Donibane-Koxtape AE
- Gizonezko jubenilen taldea
Pasai Donibane-Koxtape AE
- Emakume jubenilen taldea
Trintxerpe Atletiko Kluba
- Andoni Otaño, Kirolari nabarmendua
Pasaia Kayak
- Oinatz Alonso Erauskin, Kirolari nabarmendua
- Airan Ramírez, Kirolari nabarmendua
Atlético San Sebastián Elkartea
- Nora Lopez Aguirreurreta, Kirolari nabarmendua