Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/01/27

Kirol gala 2021

Urtarrilaren 27an, Donibaneko Juanba Berasategi agertokian

Urtarrilaren 27an, 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi agertokia, Pasaiako laugarren Kirol Galaren lekuko izango da. Agertokiaren edukiera % 60ra murrizturik, kirolaren eta jarduera fisikoaren arloko 100 lagun baino gehiagok aukera izango dute ekitaldi honetaz gozatzeko, eta zenbait balio aintzat hartzeko.

Ekitaldi honek herritar guztientzako jarduera fisikoa sustatzen duten ekintzen aberastasuna azpimarratzeko helburuarekin jarraitzen du, eta horrez gain, Pasaiako kluben sare zabalak zuzentzen duen kirol praktika federatu aberatsa eta askotarikoa agerian uzten du.

Beraz, familia handi hau osatzen dutenek merezi dute horrelako aitortza bat, merezi dute egiten duten ahalegina nabarmentzea; euren esku dagoen guztia egiten baitute, Pasaia udalerri aktiboagoa izan dadin, kirolari eta jarduera fisikoari dagokionez.

Sarrera moduan, lehenbizi, pandemiak jasandako inpaktuari buruzko balorazio txiki bat egingo da, eta honako kontzeptu hau nabarmenduko da: jarduera fisikoa eta kirola erregulartasunez egitea polipildora eraginkor eta efizienteena dela, gizarte gaituagoa, aktiboagoa, osasungarriagoa, zoriontsuagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.

Ekitaldiaren zati nagusian Pasaia Badia Aktiboa Estrategiaren garrantzia aitortuko da eta iaz abian jarritako programa berrien balioa ere bai:

Gainera, eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz gehiago jakiteko aukera eman diguten bi azterlanei balioa emango zaie.

  • Programak hirugarren adinekoengan duen inpaktuaren ikerketa.
  • Kirol zerbitzuen gogobetetzeari buruzko ikerketa.

Halaber, balioa emango zaie pandemiako olatuei eutsi dieten 3 programari, zeren azken bi urteetan indartu baitira, bai kalitateari eta bai kantitateari dagokienez:

  • Eskola Kirola
  • UDA kirol kanpaina
  • Bizikletan ibiltzen ikasteko Ikastaroak.

Laburbildu egingo dira, halaber, 2021ean Pasaian kirolarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako instalazioetan eta baliabide materialetan egindako inbertsioei buruzko jarduerak; funtsean, honako hauekin lotutakoak izan dira: materialak hobetzea, instalazioen erosotasuna hobetzea, energia-erabilera optimizatzea, segurtasuna hobetzea eta udalerriko sarbide eta erabilera libreko kirol-ekipamenduen sarea handitzea.

Azkenik, omenaldien unea helduko da. 2021ean urteurren bereziak ospatu dituzten kluben aitortzak egingo dira.

Pasaiako kirol elkarteen ibilbidea askotarikoa da, herritar guztiei eskaintzen dieten aukera zabala bezainbestekoa. Pasaian 30 kirol elkarte inguru konta ditzakegu, eta horietan 18 modalitate baino gehiago egin daitezke. Berriki sortu diren elkarteak lanean ari dira urte mordoa daramaten klubekin batera. Omenaldi berezia eskaini nahi diegu duela gutxi urteurrena ospatu duen klub bati eta 10 urtetik gora lasterketa herrikoiak antolatzen daramaten bi klubi:

  • Itsastarrak mendi elkartea 70. urteurrena.
  • Antxoko Gabonetako krossa / Antxoko Korrikalari taldea. 10. urteurrena.
  • Mitxintxola Mendi Lasterketa Herrikoia / Itsas-mendi KKE. 10. urteurrena.

Amaitzeko, gehien nabarmendu diren pasaitar kirolarien lorpenak eta merituen aitortza egingo dute udalerriko kirol-eragileek.

Pasai Donibane-Koxtape AE

  • Nahia Colmenar, Kirolari nabarmendua

Pasai Donibane-Koxtape AE

  • Maddi Olaskoaga, Kirolari nabarmendua

Pasaia Kayak

  • Laura Zunzunegui, Kirolari nabarmendua

Xanju Kirol Elkartea

  • Ander Aramendi, Kirolari nabarmendua

Xanju Kirol Elkartea

  • Mikel Aramendi, Kirolari nabarmendua

Antxo AF

  • Mauro Ayerza, Kirolari nabarmendua

Donibane Eskubaloia

  • Pedro Arrizabalaga, Egindako kirol ibilbidearen aitortza

Donibane Eskubaloia

  • Juanito Intxausti, Egindako kirol ibilbidearen aitortza