Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/12/20
Kirol gala 2019
Proposamenak aurkezteko epea, abenduaren 31a arte
Pasaiako Udalak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren bitartez, udalerriko kirol elkarteen sarearen egitekoari balioa eman nahi dio, eta urtero Kirolaren Galaren barruan toki bat egin nahi die udalerriko kirol elkarte sareko kirolari, talde eta kideei, eta taldean edo banaka toki mailan aitortza merezi duten guztiei, aurtengo ikasturteko jarduketen garrantziagatik.
Ekintzaren helburu nagusia da publikoki haien ahalegina, dedikazioa eta eskaintza aitortzea, eta kirolaren balio guztiak goraipatzea, sariaren bitartez sarituarentzat berarentzat pizgarria izan dadin, eta gainerako kirolarientzat eta, oro har, jarduera fisikoa eta kirola egiten duten herritarrentzat ispilua izan dadin.
Hautagaiak
Hautagaiak 2019ko urtean izan dituzten kirol merituengatik bereiziko dira, eta Gala tokiko kirol sareko kide diren guztientzat ez ezik, herritarrentzat ere elkargunea izango da. Era horretara, beren kirol arloko esperientzia, eskarmentu eta lorpenak jarraipenerako adibide izango dira eta merezitako oihartzuna izango dute.
Urtean zehar Pasaian egiteko nabarmena garatu duten edo lurraldeko, estatuko edo nazioarteko txapelketetan Pasaiaren izena babestu duten kirolariak, klubetako staff teknikoak edo kirol klubak izan litezke sarituak.
Adibide gisa, nahiz eta aukera hauek es osatu zerrenda itxi bat, honako kategoria hauek bereiz daitezke:
- -Banakako kirolaririk onenaren edo talderik onenaren saria.
- -Etorkizun ederreko kirolariaren, errebelazio kirolariaren edo kirolari beteranoaren saria.
- -Staff Teknikoan parte direnei saria.
- -Joko Garbiaren saria, berdintasunaren aldeko kirola sustatzearren edo oinarrizko kirola sustatzearren.
*Atal bat bereiziko da kirol erakundeei hainbat urteurren betetzeagatik omenaldia egiteko. Era horretara, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak ohiz kanpoko hainbat sari eman ahal izango ditu “Ohiz kanpoko saria edo izendapen berezia” izenarekin, haren kirol-ibilbideagatik sari hori jasotzea merezi duen pertsona edo erakundearen izenean.
Proposamenak aurkeztea.
Klubek haien hautagaitza edo nahiko meritu dituen beste kluben baten hautagaitza aurkeztu ahal izango dute saria jasotzeko. Era berean, bere klubeko edo beste kirol klub bateko kirolariak proposa ditzake aurretik aipatutako egoeran badaude.
Klub bakoitzak gehienez ere proposamen bat egin ahal izango du.
Hautagaitza aurkeztu nahi izanez gero, klubek egoki inskribatuta egon beharko dute udalerriko Elkarteen Erregistroan edo Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan, egoitza udalerrian badute eta haien jarduera udalerrian garatzen badute.
Eskaeretan ondo arrazoituta agertuko dira argudiatutako merituen curriculumaz gain, 2019an egindako jarduerak eta eskuratutako emaitzak.
Udalerriko kirol klubek edo erakundeek abenduaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak.
Ezarritako denboran eta moduan egingo dira proposamenak, horretarako egokitzen den fitxa betez. Proposamena arrazoitzeko 2019ko urtean lortutako merituak zehaztuko dira.
Horretaz gain, irekitzen da aukera berezi bat urtean izandako lorpenen esanguratsuengatik pasaitarrak diren kirolariak eta udalerritik kanpoko elkartetan daudenak saritzeko.
Proposamenak formulario honen bitartez egin ahal izango dira HAZeko bulegoetan edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saileko helbide elektronikoan, kirolak@pasaia.net
Jasotzen diren proposamen guztiak onartuko dira, baldin eta baldintzak betetzen badira. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak guztiei baieztatuko die onartuta ote dauden, eta hala badagokio, klub bakoitzarekin protokolo bat adostuko dute Kirolaren Gala egunerako.
Kirolaren Gala 2020ko urtarrilaren 29an ospatuko da Donibaneko Kulturgunean arratsaldeko 19:30ean.
Ekintza horretarako gonbidapena jasoko dute Udaleko ordezkariek, probintziako eta lurraldeko agintariek, udalerriko kirol klub eta gizarte arloko elkarteek, komunikabideek, eta bestek. Baita kirolari, teknikari, zuzendari eta saritutako erakundeek ere. Nolanahi ere, herritar guztientzat irekia izango da.