Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/03

2021eko kirol kluben ohiko/ez-ohiko, arrauna sustatzeko eta emakumeen kirola sustatzeko jarduerarako diru-laguntzak

Eskaerak urriaren 4a arte

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten du 2021eko kirol dirulaguntzetarako deialdia irailaren 3an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hortaz, eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 4a izango da.

ARGIBIDE OROKORRAK

Eskaerak ezingo dira aurrez aurre HAZeko bulegoetan aurkeztu. Erregistro telematikoen bitartez egin beharko dira nahitaez udaleko online tramiteen atarian.

Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean soilik egin daiteke eskaera.

Eskaerak dagokion eskari orriaren bidez egin behar dira.

ESKAERAK

Ohiko dirulaguntzak

Eskaerak (E044) beharrezkoa den bestelako dokumentazioarekin batera erregistratu beharko dira.

Derrigorrezkoa:

  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskripzioa egin izanaren ziurtagiria, hala badagokio. Udalak ofizioz egiaztatuko du kirol elkarte eskatzailea Elkarteen Udal Erregistroan inskribatua dagoen.
  • Dirulaguntzaren xede den urteko jardueraren proiektua, edo, hala badagokio, ezohiko jarduerarena.
  • Jardueren egitaraua, haiek egiteko aurreikusitako epea eta datak, metodologia, aurreikusitako helburuen deskribapena, zein biztanleria-esparruri zuzenduta dauden, etab...
  • Sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) aurrekontu zehatza.
  • Jardueran parte hartzen dutenen izen-abizenak eta NAN edo egiaztagiria.
  • Elkarteak duen antzinatasunaren egiaztagiria.
  • Federazioaren ziurtagiria honako datu hauekin: lizentzia-kopurua, errendimendu-lizentzien eta aisialdiko lizentzien kopurua. Pasaitarrak diren edo ez udal-erroldan egiaztatuko da; beraz, nahikoa izango da zerrenda bat aurkeztea izen-abizenekin, eta NAN edo egiaztagiriarekin.
  • Lehiaketa-maila edo partaidetza-esparrua.
  • Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura-zerrenda.

Hautazkoa:

  • Jardueraren data barne duen publizitatea.
  • Kirol jarduerara joandako jendea ikusten den bideoa edo argazkia.
  • Hedabide idatzietan agertu dela frogatzen duen agiria.
  • Jarduerak elkarte batek baino gehiagok eginez gero, elkarteen arteko hitzarmena.
  • Klubean lanean dihardutenen titulazioak.
  • Beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenak.

Arrauna sustatzeko dirulaguntzak

Eskaerak (E045) beharrezkoa den bestelako dokumentazioarekin batera erregistratu beharko dira:

  • Jardueran parte hartzen dutenen zerrenda (izen-abizenak eta NAN edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat; eta matrikularen ordainagiria, halakorik badago).
  • Ikastetxe edo elkarteekin egindako jarduerei dagokienez, erakunde horiekin egindako hitzarmena.
  • Jarduerak egin direla egiaztatzen duten agiriak (publizitatea, hedabideetan argitaratutako berriak, ikus-entzuleak ageri diren argazkiak...).
  • Jardueretan inplikaturiko partaideen titulazioak.
  • Dirulaguntzaren kopurua justifikatzen duten fakturak
  • Egindako jardueren memoria laburra.

Ezohiko jardueretarako eta emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntza

Eskaerak eskabide orokorra erabiliz izapidetu beharko dira. Betiere, egindako jardueren memoria laburra, sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) balantze zehatza eta aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura-zerrenda aurkeztuz.

GOGOAN IZAN:

  • Egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio eskaerari. Fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) agertu behar dira, baita dagokion zerga ere (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.
  • Fakturak telematikoki txertatzeko dagoen edukiera gaindituz gero, jarri harremanetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailarekin.
  • Dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar da, eskaeren azterketa eta dirulaguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
  • Dirulaguntza hauek arautzen dituzten oinarri orokorrak: https://www.pasaia.eus/eu/diru-laguntzen-araudia
  • Zalantzak argitzeko, HAZeko bulegoetara deitu (943-344034) edo jarri harremanetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailarekin (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kirolak@pasaia.net)