Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/22

Karmengo jaiak 2023 kartel lehiaketa

Lanak aurkezteko epea, ekainaren 2a arte

HELBURUA

Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da

OINARRIAK

  • Pasaian jaio edota bizi den 18 urtetik beherako edonork har dezake parte.
  • Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke, eta kartelean esaldi hau agertuko da: "Karmengo Jaiak 2023. Uztailak 13- 17 Julio". Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen- deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira. Halaber, aitaren edo amaren baimen sinatua izan beharko du lehiaketan parte hartzeko.
  • Originalak ekainaren 2a baino lehen aurkeztu behar dira leku hauetan:
    • 1. Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
    • 2. Trintxerpeko liburutegian.
  • Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
  • Saritutako lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da. Sarituak izan ez diren lanen egileek Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.