Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/07/10

Aldaketak zirkulazioan, aparkalekuetan eta garraio publikoan, Karmengo jaien ondorioz

Udalak neurriak hartu ditu uztailaren 12tik 20ra bitartean mugikortasuna eta aparkatzeko aukerak ahalbidetzeko

Uztailaren 15etik 19ra Karmengo jaiak ospatuko dira Trintxerpen. Hori dela eta, Pasaiako Udalak hainbat neurri hartu ditu, Aldundiarekin eta Portu Agintaritzarekin lankidetzan, ibilgailuen mugikortasuna eta garraio publikoa bermatzeko eta egun horietan aparkatzeko aukerak handitzeko.

Euskadi etorbidea, trafikoarentzako itxita

Urtero bezala, Euskadi etorbidea oinezkoentzako izango da eta trafikoa moztuta egongo da.  

Trintxerpeko etorbide nagusia uztailaren 15eko 10:30etik aurrera moztuko da. Egun horretan bertan, 08:00etan, ibilgailurik gabe egon behar du. Hilaren 20an, astelehenean, berriz irekiko da, garbiketa-lanak amaitu ondoren.

Jaiek irauten duten bitartean, goizeko lehen orduan irekiko da trafikoarentzat Euskadi etorbidea, 10:30 arte, zamalanak egiteko eta autobus publikoak normaltasunez ibil daitezen.

Autobusak San Pedrora iritsiko dira

Zerbitzu hori bermatzeko, Udalak baimenduko du lehen orduan autobusak Euskadi etorbidean ibiltzea, eta, ondoren, autobusek Aduana kalea (Carbones) zeharkatuko dute San Pedroraino.

  • E07 eta E09 lineak. Euskadi Etorbidean barrena ibiliko dira egunero 10:30 arte (igandean izan ezik). Lineak Euskadi etorbidetik doazenean, geldialdi eta ibilbide guztiak egingo dituzte. Errepidea moztuta egongo da, baina autobusek inolako arazorik gabe zirkulatu ahal izango dute, ordutegi horietan ez baita aurreikusten ez jenderik, ez jarduerarik errepidean. Aduana kaletik (Portua) doazenean, Euskadi etorbideko eta Gudari plazako geralekuak kenduko dira, eta beste geraleku bat jarriko da Hospitalilloko aparkalekuan (Euskadi etorbidea 45 parean). Kasu horretan ere ibilbide guztiak mantenduko dira.
  • E08 linea. Ohiko ibilbidea egingo du (goiko auzoak barne) asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatean, goizeko 10:00ak arte, eta horixe izango da goiko auzoak hartuko dituen azken bidaia. Ordu horretatik aurrera, bai eta igandean ere (egun osoan), ibilbidea beheko aldeetara mugatuko da, gainerako lineetan bezala.
  •  E79 gaueko linea Bidebietan hasi eta amaituko da (San Pedro etorbidea 25). Gaueko linea bat erabili nahi dutenek Escalerillasen edo Bidebietan egin beharko dute.
  • DBUS 38 linea. DBUSek jakinarazi du 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean ere aldaketak egongo direla uztailaren 15etik 19ra. Geraleku hauek kenduko dira: Euskadi Etorbidea-Azoka, Ricardo Arrillaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2. Alternatiba gisa, honako hauek gaituko dira trafiko-etenek irauten duten bitartean: San Pedro etorbidea 49 eta Andonegi kaleko biribilgunea.

Taxiak

Trafikoa moztuko denez, eta zerbitzua ahalbidetzeko, Udalak taxilariekin adostu du behin-behineko TAXI geltoki bat gaitzea. Azkuene kalean seinaleztatuko da, Euskadi etorbidetik hurbilen dagoen zamalanetarako gunean (Azkuene 2-8).

Jaietan aparkatzeko aukerak

Feria-eremuaren muntaketaren ondorioz, ezingo da Cirizako aparkalekuan aparkatu uztailaren 12ko (igandea) 12:00etatik aurrera.

Udalak, egun horretan bertan, 12:00etan, Rodolfoko orubea egokituko du bertakoentzako aparkaleku gisa, portuko sarbidearen ondoan.

Jaiak eta garbiketa-lanak amaitu ondoren, uztailaren 20an berriro aparkatu ahal izango da Cirizako aparkalekuan. Era berean, Rodolfoko aparkalekuan utzitako ibilgailuak uztailaren 20rako kendu beharko dira.

Halaber, jaietarako bertakoentzako beste aparkaleku batzuk prestatu dira:

Karmengo Ama

Udalak Karmengo Ama ikastetxeko beheko patioa (futbol-zelaia) prestatuko du, ordutegi hauetan:

  • Uztailaren 13, 14, 15 eta 16an: 14:00etatik 08:00etara (arratsaldeak eta gauak bakarrik).
  • Uztailaren 17tik 20ra: ostiraleko 14:00etatik asteleheneko 8:00etara (egun osoa).

Hospitalillo

Lonja eta Hospitalillo artean aparkatu ahal izango da, uztailaren 15etik 19ra bitartean.

Uztailaren 19ko lasterketa

Uztailaren 19an, igandean, 5K Karmengo Jaiak lasterketa dela-eta, zirkulazioa erabat moztuta egongo da 9:15etik 10:20ra bitartean. Trafiko-mozketak Euskadi etorbideari, Esnabideri, Arraunlariri eta Torreatzeri eragingo die.

Autobusa

  • 9:20etik 11:00etara, aldaketak izango dira E07, E08 eta E09 lineatan:
  • Ondorengo paradak ezabatuko dituzte: San Pedro ( Esnabide 6 ), R. Arrillaga 6, Gran Sol 3, Borda Enea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 3 5, Azkuene plaza, Gudarien Pza., Euskadi etorb. 25 bis, Euskadi etorb. 1.
  • Gertueneko geralekua: BM Bidebieta.

Aldaketen eraginpeko eremuetako bizilagunei gomendatzen zaie, ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta gaitutako aparkalekuetan aparkatzea. Era berean, Pasaiara datozen bisitariei garraio publikoan etortzeko eskatzen zaie, mugikortasun-arazoak areagotu ez daitezen.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, Udalaren izenean eta, bereziki, Pasaiako Udaltzaingoaren izenean, hartu diren neurriak ulertu eta betetzen laguntzeagatik. Neurri horien helburua da jai-eremua handitzea eta oinezkoen zein gidarien segurtasuna zaintzea.

Informazio eta larrialdietarako telefonoak:

PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943 00 43 00
SOS-DEIAK (larrialdiak soilik) 112

EGITARAUA