Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/06/07
Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna
Ekainaren 10ean, San Pedron
Kaleak gureak dira
Larunbatean, ekainaren 10ean, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, 25 bat erakundek Euskal Herriko 11 puntutan, kalearen
konkista aldarrikatuko dute “Kaleak gureak dira” leloaren azpian.
Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak:
- Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea, “Kaleak gureak dira” leloaren bitartez.
- Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak.
- Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz.
- Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea.
Mugimendu hau Pasaian jaio zen 2021ean, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero. Ideia horrek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean.
Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, “Indarkeria Sexistaren aurkako Matazak” elkartetik #puntuetakitto mugimendua sendotzeko lanean jarraitzen dute, ehuna aldarrikapen feministarako bitarteko bihurtuz. Horretarako, administrazio publiko, elkarte, komertzio eta gizarte zibilaren babes eta lankidetza jaso dute.
Ekimen honetan parte hartzen duen Pasaiako emakume taldea San Pedroko Zumardian egongo da larunbat honetan, ekainaren 10ean, 10:00-13:00 bitartean. Taldeak apaindutako zuhaitzaren azpian kokatuko dira, hain zuzen ere. Osatutako lanak eta abian dituzten proiektuak erakutsiko dituzte eta, nahi dutenei, ehuntzen ikasteko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dizkiete.
Kaleak gureak direlako, zatoz gurekin elkartasun sareak ehuntzera!