Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/02/25

Pelikula baten filmaketa dela-eta, kale-eremu bat erreserbatuko da

Martxoaren 1ean Trintxerpen

Maixabel pelikularen filmaketa dela-eta, martxoaren 1ean Trintxerpe eta San Pedroko kale batzuetan eremu batzuk hesituko dira.

Esnabide kalean ezin izango da aparkatu goizeko 7:00etatik aurrera, Marinelen kalearekin gurutzatzen den lekutik 26. zenbakira arte, gutxi gorabehera.

Ulia etorbidean, 13., 15. eta 17. zenbakien parean eta 2-8 zenbakien parean, eta Andonaegiko eremu batzuetan ezin izango da aparkatu goizeko 9etatik aurrera.

Bai Esnabiden eta bai Ulia etorbidean trafikoa eten egingo da tarteka minutu gutxi batzuetan, hartualdietan.

Leku guztietan dagozkien ordutegiak dituzten hesi eta kartelak jarriko dira, eta egunean zehar kaleak irekiko dira, lan zinematografikoak amaitzen direnean.

Errodaje-taldeak udal honen aurrean egiaztatu du ezarritako segurtasun-neurri guztiak betetzen dituela, osasun- eta administrazio-agintariek Covid 19ri buruz emandako arauak betez. Halaber, adierazi beharra dago hesiekin eremuak itxi eta erreserbatzen direla, lan horiek egiten dituzten bitartean, barrutiko bizilagunen osasun-segurtasuna bermatzearren.

Barkatu eragozpenak.

Pasaiako Udaltzaingoa.