Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/01/30

Kaldereroak ospatuko dira Trintxerpen otsailaren 1ean

Aldizkako trafiko-mozketak egingo dira Euskadi etorbidean

Otsailaren 1ean, Kaldereroen desfilea egingo da, urtero bezala, Trintxerpen. Illumbek Jai Batzordearen eta Pasaia Musikalaren laguntzarekin antolatzen duen ekimena da. Entseguak egin dituzte azken egun hauetan, mailu eta zartaginen doinuak barruti guztira zabaltzeko.

Ospakizun hau dela eta, 12:00etatik 13:30era bitarte, aldizkako mozketak egingo dira Euskadi etorbidean konpartsa pasatzeko.

11:45ean elkartuko dira Andonaegi jauregian eta ondorengo ibilbidea egingo dute: San Sebastián kalea, Urgull kalea, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea (bertan, geldialditxo bat kantatzeko), Azkuene kalea (geldialdia), Euskadi etorbidetik Gernika plazaraino (geldialdia), Gudarien plaza (geldialdia) eta amaiera Serafin Esnaola plazan.

Anima zaitezte eta gozatu Kaldereroetan!