Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/04/03
Kakorratz komunitarioko taldean parte hartu nahi duzu?
Astearteetan San Pedron
Kakorratza erabiliz, kakorratz komunitarioko ikastaroan pasaitarren artean elkarri entzuteko eta elkar zaintzeko espazio bat sortzen da. Ikuspegi komunitarioa eta feminista, eta belaunaldiarteko ikuspegia oinarri harturik egiten dugu lan, babeserako afektibitate-sareak sustatuz.
Astearteetan elkartzen da taldea 16:30ean San Pedroko Udal Aretoan.
Parte hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, idatzi helbide honetara: bcaballero@adinkide.org
Animatu auzoa ehuntzera!