Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/06/30
Jolastu euskaraz Laurak Bat elkartearen “Pasaiako Sekretua” ihes-jolasarekin
Lau barrutietan, uztailaren 24a arte
Laurak Bat elkarteak “Pasaiako sekretua” ihes-jolasa aurkeztu du, Blas de Lezo pertsonaian oinarritutako fikziozko abentura. Jolasak 3 helburu zehatz dauzka: turismoa erakartzea, gaztetxoen parte-hartzea sustatzea eta barrutien arteko mugikortasuna bultzatzea.
Adin-tarte bakoitzeko jokalari onenak (12-14, 15-17, 18+) 500 €-ko saria eskuratuko du, eta jolasa osatzen duten parte-hartzaile guztien artean zozketak egingo dira.
Euskaraz jolasteko aukera ere badago eta Pasaiako Udalak dei egiten du aukera hori baliatzera, batez ere haur eta nerabeek aisialdia euskaraz bizitzeko beharra baitute. Haur eta nerabe guztiek ez dute eskolaz kanpo euskaraz bizitzeko aukerarik, eta aisialdiari lotutako euskarazko eskaintza baliatzea oso garrantzitsua da euskara gaitasuna hobetzeko eta erabiltzeko aukerak izan ditzaten. Haur eta nerabeek euskara ikasketekin bakarrik lotu ez dezaten, beharrezkoak dituzte “Pasaiako sekretua” bezalako ihes-jokoak eta beste euskarazko hamaika jolas eta ekintza. Beraz, aukera aparta da euskaraz jolastu eta sari bikainak irabazteko.
Animatu!