Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/04/17
Jatorri askotariko emakumeentzako gunea
Laguntza telefonoz eta sare sozialen bitartez
Pasaiako Udalak ireki duen gunea da, non LAGUNTZA ESKAINTZEAZ GAIN, HARRERA EGITEN den, bai telefonoz bai sare sozialen bitartez. Zerbitzua migrazio prozesua egin duten eta Pasaian bizi diren emakumeei zuzendua dago.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
- Larrialdietarako telefonozko harrera.
- Telefonozko asteroko jarraipena, emozioak askatzeko eta emozioei eusteko.
- Esperientziak partekatzeko gunea izatea.
- Aholkularitza, informazioa eta zerbitzuetara bideratzeko aukera izatea alarma egoeran.
- Nork bere burua zaintzeko eta elkarri laguntzeko estrategiak eskuratzeko aukera.
Kezkatuta al zaude zure jaioterrian familiartekoak nola ote dauden jakitearren, edo haiei kezkarik eragin gabe zure egoeraren berri nola eman ez dakizulako?
Badakizu Pasaian zure eskura zein laguntza edo baliabide duzun?