Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/04/22
Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunea: Honduras
Apirilaren 24an Trintxerpen
Honduras izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunean
Apirilaren 24an, asteazkena, 17:00etan izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Jatorri askotariko emakumeen taldeko kideek eta Pasaian bizi diren beste emakume batzuek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko aukera eskaintzen du guneak, eta ezagutzarako eta eztabaidarako tartea ematen du. Oraingoan, Honduras izango dute hizpide, Sofia Dubonen eta Valentina Rojasen eskutik.
Gerturatu zaitez herri honi buruz gehiago ezagutzera!