Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/03
Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunearen saio berezia, martxoaren 4an
"Emakumeen desioa eta plazera: zor den aitortza" saioa egingo da Trintxerpen
Pasaiako Udala zenbait ekimen antolatzen ari da aste osoan martxoaren 8aren inguruan. Besteak beste, jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunearen saio berezia martxoaren 4an Trintxerpen, 17:00etatik 19:30era, "Emakumeen desira eta plazera: zor den aitortza" izenburupean. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Saio horiek hilean behin egiten dira, orokorrean hilabete bakoitzeko azken asteazkenean. Bertan, emakume migratuen taldeko kide batek bere herrialdea aurkezten du eta galderak egiteko aukera egoten da, kulturarteko elkarrizketa aberasgarri bat sortuz.
Hizkuntzari dagokionez, ongi etorria eta agurra euskaraz izaten dira eta beti egoten da euskarazko hitz edo esaldi batzuen lanketa jolas edo dinamikaren batekin. Dena den, parte-hartzaile gehienak emakume migratuak izaten direnez, hizkuntza nagusia gaztelera izaten da, eta beharrezkoa bada ingelesa edo frantsesa ere erabiltzen dira saioetan, betiere emakumeek espazio atsegin eta eroso batean daudela senti dezaten.
Hurrengo saioak
- Apirilak 29
- Maiatzak 27







