Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/22
Nikaragua izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunean
Maiatzaren 29an Trintxerpen
Jatorri askotariko emakumeen taldeko kideek eta Pasaian bizi diren beste emakume batzuek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko aukera eskaintzen du guneak, eta ezagutzarako eta eztabaidarako tartea ematen du. Oraingoan, Nikaragua izango dute hizpide, Trini Ramos Balicoren eskutik.
Maiatzaren 29an, asteazkena, 16:30ean izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Gerturatu zaitez herri horri buruz gehiago ezagutzera!