Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/19

Jatorri askotariko emakumeen gunea: KUBA

Urriaren 26a Trinxterpen

Kuba izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunean.

Urriaren 26an, asteazkena,17:00etan Trinxterpeko alkateordetzan.

Jatorri askotariko emakumeen gunean “Kuba: afrikar diaspora” izango dute hizpide urriaren 26an, asteazkena, Trintxerpeko alkateordetzan, Emanbira elkarteko Olatz Amalur de los Santosen gidaritzapean.

Ikasturteko lehen saioa izango da, eta arraza, kultura eta artearen fusioa izango dira hari nagusiak. Kuba afrikar diaspora gisa, ikuspegi positibo batetik. Hasieran afrikarrentzat eta haien ondorengoentzat hauskorra eta krudela izan zen egoera hartatik sortutako aberastasunak azalduko dira.