Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/31
Kolonbia protagonista izango da Pasaiako emakumeentzako topagunean, jatorria edozein dela ere
Azaroaren 6an Trintxerpen
Pasaiako Jabekuntza Eskolaren barruan dagoen "Kulturarteko Elkarrizketen Gunea" izeneko jatorri askotako emakumeentzako topagunea datorren astean bilduko da berriro. Zehazki, azaroaren 6an, asteazkena, 17:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Pasaian, pasaitar emakume guztiek elkar ezagutzeko eta sareak sortzeko aukera ematen du gune honek. Ezagutzarako eta eztabaidarako gune bat da. Azaroaren 6ko saioak Kolonbia izango du ardatz, eta Beatriz Zalakain Sorburu elkarteko kideak eta Samirna García Leyton pasaitarrak dinamizatuko dute.
Pasaiako Udalak gogorarazi nahi du edozein emakumek parte har dezakeela gune horretan, eta gonbidapen irekia egiten du, Kolonbiari buruz gehiago jakin nahi duen oro gertura dadin.