Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/26

Jatorri askotariko emakumeek elkar ezagutzeko gunea: hizkuntza eta kultur aniztasuna

Abenduaren 4an, Trintxerpen

Trintxerpeko Alkateordetzan abenduaren 4an 17:30ean hizkuntza eta kultura aniztasuna izango dugu hizketagai, elkarbizitzaren eta emakumeen arteko sareak estutzearen aldeko ariketa gisa. Moderazio lanetan, Sorburuko kide Maider Andonegi izango da, eta gonbidatu gisa egonen dira: batetik, Euskara Saileko teknikari Jaione Urruzola; eta bestetik, mugimendu feministatik Harremantxoko kideak izango dira.

Aldez aurretik izena ematea asko eskertuko genizueke, eta haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero ere, idatzi berdintasuna@pasaia.net helbidera edo deitu 943 34 40 34 (910) telefonora.

Sareak sortzen jarrai dezagun! Zatoz eta batu!