Argitaratze-data: 2018/09/21
Ikastaro hasiera jatorri askotariko emakumeen taldean
Irailaren 24ean

JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEN TALDEA
Emakumea bazara,
Hona bizitzera etorri bazara, eta hemen gelditzea erabaki baduzu,
Zuk bizi izandako migrazio-prozesuaren antzekoa pasa duten emakumeak ezagutu nahi badituzu,
HAU ZURE INTERESAKOA DA!
- 2018/2019ko ikasturtea matxan jarriko dugu IRAILAREN 24ean. Zatoz gurekin:
- Laguntza eta elkartasun sare bat sortzeko.
- Zure eskubideak ezagutzeko.
- Zure osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko.
- Informazioa eta aholkularitza jasotzeko.
- Astean behin elkartuko gara, eta horrez gain, hilean behin tailerrak antolatuko ditugu: sukaldaritza, dantza... Animatu! Doakoa da!
- Interesa edo jakin-mina baduzu, etor zaitez inolako konpromisorik gabe egingo ditugun informazio-bileretara.
TRINTXERPE
Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza
Ordutegia: Astelehenero arratsaldez: 16:30 - 18:30
Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dugu, hala behar izanez gero. Haurtzaindegi-zerbitzua eskatzeko, baino lehen deitu behar duzu telefono-zenbaki honetara: 943004320.
ZURE ZAIN EGONGO GARA