Argitaratze-data: 2022/01/31
Jatorri askotariko emakumeen gunea
Aurtengo lehen topaketa otsailaren 4an Trintxerpen
Ertzetatik hausnartuz: generoa, arraza, klasea, identitatea eta sexu-aukera
Aurten ere Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren baitan, abian da jatorri askotariko emakume pasaitarrek elkar ezagutzeko gunea. Otsailaren 4an izango da lehen topaketa, 17:30ean Trintxerpeko Alkateordetzan.
Bertan, generoa, arraza, klasea, identitatea eta sexu-aukera izango dituzte hizpide Argi Lertxundi Carpioren eskutik.
Izena ematea eskertuko da berdintasuna@pasaia.eus helbidera idatzita edo 943 34 40 34 telefonora deituta. Animatu eta parte hartu.