Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/11

Azaroaren 20ko, Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguneko jarduerak

Lau barrutietan

Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eskubideen bermea ezinbestekoa dela azaltzea inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun, eta horregatik, berriro elkartuko gara aurten, haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren ospakizunetan.

Jarduera horietako batzuk haur eta nerabeek haien parte-hartze sistemaren bitartez proposatutakoak dira eta beste batzuk “Eskubidean” herri-proiektuaren baitan elkarlanean antolatuak, zehazki, Udalak, hezkuntza-komunitateek eta udaleko hainbat zerbitzuk elkarlanean garatuak. 

Bestalde, aurtengo ospakizunetan tratu onari garrantzia berezia eskaini nahi diogu,  izan ere, osasun egoerak zerbait erakutsi badigu, hori da elkarren zaintzan eta Tratu Onean hezi behar dugula. Hemen duzue Pasaian BiziHezi Eskubidean-en programazio osoa ikusteko: 

Azpimarratu nahi dugu Antxo eta Donibanen egingo diren jolastegia familia tailerrean eta serigrafia tailerrean plaza mugatuak direla, eta, beraz, horietan parte hartzeko izena eman behar dela. Horretarako, email bat bidali dezakezue eskubidean@pasaia.net helbidera edo honako formularioetan izena eman dezakezue: