Argitaratze-data: 2021/11/09
Jane Jacobsi buruzko hitzaldia eta tailerra: hirigintza eta gizartea. Impact Hub Donostia eta Ukolektiboa erakundeek antolatuta
Azaroaren 11n Antxon, Bekoz Beko elkartean
2021eko azaroaren 11n, arratsaldeko 18:30ean, “JANE JACOBS: HIRIGINTZA ETA GIZARTEA” hitzaldia izango da, Impact Hub Donostia eta Ukolektiboa erakundeek antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu eta Mugikortasun Departamentuaren laguntzarekin.
Jarduera hiru elementu hauen inguruan burutuko da:
- Txomin eta Loiola auzoari buruzko dokumental laburraren aurkezpena, Iñaki Luis de Luzek egina, Nortefilms, Alvaro E. Olaizen laguntzarekin.
- Jane Jacobsen figurari buruzko hitzaldia: hirigintza eta gizartea, Alvaro E. Olaiz eta Victor Aspe arkitektoen eskutik, biak Impact Hub Donostiako kooperatibistak, UKolektiboaren sortzaileak eta Jane Jacobsen Pasealekuen arduradunak.
- Hitzaldiaren ondoko tailerra. Bertan, mapa batean, Pasai Antxoko, Pasai San Pedroko, Pasai Donibaneko eta Trintxerpeko puntu beltz eta gatazkatsuak identifikatuko dira.
- Data: 2021eko azaroaren 11, osteguna
- Lekua: Bekoz Beko elkartea, Zumalakarregi kalea, 7. Pasai Antxo
- Ordua: 18:30-20:15
- Sarrera dohainik.